Gure Proiektua

Elebitasuna sustatzea Euskal Herriko erakaskuntza publikoan

“Eskola publikoan erakaskuntza elebiduna frantsesa-euskara garatzea  eta euskararen erabilera sutatzea Euskal Herrian”

ECOLE DU REPTOU

 

KULTURA JOKOAN

Euskara, mila urte baino gehiago duen  ondare ordezka ezinaren transmisioa asuratzea oinarrizkoa da. Erakaskuntza,  tokiko hizkuntzak deusestatzeko sarritan erabili izan den tresna, gaur egun lehen lerroan aurkitzen da tokiko hizkuntzak emendatzeko eta trasmititzeko. Umen  bizimoduari erantzungo dion erakaskuntza asuratzea da Erakaskuntza Publikoaren eginbidea, ala baieztatzen du “Loi de refondation de l’École de la République” 2013ko legeak.

EKONOMIA JOKOAN

Gure eskualdea identitate sendoaz hornitua da. Hori dela eta, premiatsua da umeen formakuntzan tokiko hizkuntzaren ikasketa barneratzea inguruaren ezagutza hobeago baten bidez etorkizuneko garapenean eskuartze aktiboagoan parte har dezaten. Mugaren gertutasunak, Euskara hizkuntza ofizial moduan Pirineoen hego aldean eta gainera egunerokoan erabilia interes haundiagoa ematen dio alderdi ekonomik euskararen erakazkuntzari.

PEDAGOGIA JOKOAN

Erakaskuntza elebidun parekidea ume koxkorren ahalmenak garatzen ditu bigarren hizkuntza bat menperatzeko eta bi hizkuntzak  era berdinean erabiltzeko. Printzipio hauek bere eraginkortasuna osoa lor dezaten eskola antolaketa berezi bat eta inguru egokitu  bat  eskatzen dute.