Partaideak

Estatuak onartutako  ikastetxe elebidun publikoen burasoen elkarte gisa Ikasbi elkarte edo federazio  anitzen bazkide edo kide da.

logo-flarepIkasbi Euskal Herria ordezkatzen duFédération pour les Langues Régionales dans l’Enseignement Public” barnean 1987tik. Hezkuntza Nazionaleko Ministerioak finantzatzen duen elkarte honek tokiko hizkuntza sustatzen eta garatzen dituzten elkarteen gehiengoak batzen ditu.

Hezkuntza Ministerioak  aldiro errezibitzen du, FLAREPen lanari esker 2013. urtean  lortu egin zuen tokiko hizkuntzen erakaskuntzaren onarpena 2013ko “Loi de Refondation de l’école de la Republique” legean. Orain dela gutxi parte hartu zuen Kolejioaren erreforma lege proiektuan tokiko hizkuntzen aurkako arriskuak ekiditzeko.

Web gunea: www.flarep.com

 

logoehige Ikasbi Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko kidea da, Euskal Herriko ikasle buraso eta irakasleen federazioak euskal erkidego autonomoko ikasle burasoen elkarteak eta  Nafarroako foru komunitateko elkarteak biltzen ditu.

Mugazgaindiko proiektu pedagogikoak garatzen batipat Ikasbirekin elkar lan egiten du baita erakaskuntza publikoaren xaiak antolatzen.

 

Web gunea: www.ehige.eus

fcpe logoBalio amankomunak: esokola publikoa, laizitatea, dohaitasuna eta tokiko hizkuntzen erakaskuntza elebiduna defendatzeko asmoz FCPE64 et Ikas-Bi elkartu dira.

2012ko eskolasartzea ezkeroztik FCPE eta Ikasbi ahal den neurrian zerrenda amankomunak proposatzen dituzte ikasle burasoen hauteskundeetarako ahalik eta indar gehien izateko  ikastetxe eta lurraldeko instantzia akademikoetan.

 

web gunea: www.fcpe64.org

 

logo OPLBEuskararen Erakunde Publikoa (Office Public de la langue basque)   Euskal Herriko erkidek  2004. urtean sortutako interes publikoko elkartea da. EEP sindikato batetan elkartzen ditu  Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Nagusia , Akitaniako Kontseilu Nagusia eta estatua (Barne ministeriza, Kultura Ministeritza eta Hezkuntza Ministerioa) bere zeregina da euskararen politika linguistikoa definitzea eta martxan jartzea.

Hiztunen  kopurua handitzeko ahaleginean  belaunaldi berriei euskara erakastea da EEPren eginkizunik garrantzitzuena. Ikasbik bere sarea eta jatikea ematen dio EEPri kontsulta komite baten bidez.

 

web gunea: www.mintzaira.fr

logo EKE

Ikasbi Euskal Kultur Erakundearen kide da, bere helburua euskararen garapena bultzatzea eta hedatzea da.EKE 1990. urtea sotua izan zen euskal kultura eta hizkuntzari atsikitutako elkarte ezberdinengandik eta estatuaren, Akitaniako Kontseilu Erregionalaren, Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren, eta Sindikatu intercomunalaren   babes instituzionala jaso zuena.

Bere misioak:

 

  • Erabakitzaile instituzionalak laguntzea  politika kultural publikoa definitzeko orduan.
  • Euskal hodare kulturala zaintzea eta gorestea.
  • Euskal kultura komunikabide berrietatik barreiatzea.
  • Kultura egileak langundu formakuntza, sorkuntzan eta difusio domeinutan.

Web gunea: www.eke.eus

aquitania_euskadi 2011. urtean sortua Akitania Euskadi, Lurrande Kooperazio  Talde Europearra da (CEGT).  Azken 20 urteetan bi erregioek egin duten elkarlanen emaitza da, bere helburua  mugazgaindiko proiektuak garatzea  da era global eta zeharkakoan, bi erregioen ikuspena Europear antzetokian handitzeko. Euroregioak europako fondoak jasotzen ditu eta marko honetan inskribatutako proiektuen garapenaz arduratzen da.

Hezkuntzaren eta heziketaren garapena  diploma bikoitzen bitartez, ikasle eta irakasleen mugikortasuna dira lehentasun haundiena duten helburuak eta honetarakotz urtero proiektu deialdi bat egiten du. Honela “Emazu eskua” mugazgaindiko eskolen trukaketa  programa finantzatzen du.