Eskolaratzeko abantaila

Adituek diotenez elebitasun goiztiarra,   benetako abantaila da aukera duten umeendako. 7 urte baino gutxiago duten umeetan hizkuntzen ikasketa berehalakoa da bapatekoa,  orain arte erraten zenaren kontra ama hizkuntzaren ikasketa berrindartzen du eta umeei gaitasun bereziak ematen dizkie beste hizkuntz berriak ikasteko orduan.

 

IMG_2763

Zergatik elebitasun goiztiarra?

Zeren eta 7 urte bainon gutxiago duten umeetan, elebitasuna  ikasketa prozezuan duen onura askoz handiagoa delako. Adin honetan burmuineko lokarri sinaptikoak definitzen dira eta hizkuntzaren oinarrizko zentroak hizkuntz bat, bi edo gehiagorako. Ez dugu hizkuntzaren ikasketaz hitzegiten, hizkuntza artzeaz baizik zeren umeak ez du bera ama hizkuntzatik pasatu behar bertze hizkuntza bat artzeko orduan.

 

Efektu onuragarriak eskolaratzean eta hizkuntzen ikasketerako

Bigarren hizkuntza bat ikasteak ez dio lehendabizikoari,  ama hizkuntzari, tokirik kentzen: kontrakoa ama hizkuntza ikastea errazten du! Zenbat eta hizkuntza gehiago geroz eta maila altuagoa.

Ondorioz ikasle elebidunek euskara/frantsesa  kolegioan  errazago ikasten dute hirugarren hizkuntza ikaskide elebakarrak baino.

Adituen iritzia

Urteak dira Ikasbik adituen psikologo eta psikolinguisten  iritzia kontsultatzen duela. Zuek argitzeko hona hemen aditu batzuen erranak  elkarrizketa edo artikuloetatik argitaratutakoak:

 

  • Marie-Pierre Cohéré, Hezkuntza Nazionaleko inspektorea erakaskuntza elebidunaren euskara-frantsesaren arduraduna
  • Gilber Dalgalian, psikolinguista elebitasunean eta eleaniztasunean aditua
  • Jean Petit, psikolinguista “erakaskuntza elebidun goiztiarraren zenbait printzipio”
  • Stephan Borel, soziolinguista eta Genobako Unibertsitateko ikerlaria, erakaskuntza elebidunaren interesa argitzen duena

 

Marie-Pierre Cohéré, Hezkuntza Nazionaleko inspektorea erakaskuntza elebidunaren euskara-frantsesaren arduraduna

Zergatik interesatzen zaio nere ume ttipiari ama eskolan frantse-euskara eredu elebidunean aritzea?

“Ttipia delarik naiz eta oraindik ezingo den bi hizkuntzetan aritu edozein ama hizkuntza duelarik   fite sortuko dituelako  hizkuntza ikasgaiak eta linguistikoak frantsesez eta euskaraz . Bere belarria ez du ohituko hizkuntz bakar bat entzutera. Honela bere entzumena zabaldu eginen da. Linguistek, neurozientzian oinarrituta ikasketa elebidun goiztiarra ahlkatzen dute , ikasketa honek beste hizkuntzen jabetzea baliatzen duelako”.

Zeintzuk dira ikasketa elebidunaren abantailak? Zergatik ahalbidetzen du  euskaraz egindako erakaskuntza frantsesaren hobe ikastea ?

“Eskolan euskaraz eta frantseses  ikasteak erakaskuntza programetan  finkatu diren konpetenziak eta ikasgaiak jabetzea ahalbidetzen du baita euskara ikastea ere. Erakaskuntza honek estimulo intelektual  indartsua suposatzen die  eta egokitze ahalmenaren garapena, memorizazioarena eta hizkuntza bakoitzaren funtzionamenduaren ulerpena frantsesa-euskara , umeak konparaketa eta analogiaren bidez fite menperatuko dituzte  kontzeptu abstraktuak batez ere gramatikan”.

 

Gilber Dalgalian, psikolinguista elebitasunean eta eleaniztasunean aditua

Jean Petit, psikolinguista “erakaskuntza elebidun goiztiarraren zenbait printzipio”

« Bizitzaren atal guztietan,atal  sozialean lanean bi  hizkuntza ulertzea,  hitzegitea eta idaztea lebiduna izatea  da  »

Orain dela urte gutti batzuk ikerketa psikolinguistikoan honako oinarrizko  puntu hauek adoztera heldu gara:

  • Ondo bideratutako elebitasuna ez da kaltegarria umearentzat, alderantziz inteligentzia garatuko dion faktore bat bilakatzen da batez ere pentsamendu abstraktu eta simbolikoa garatzen   lagunduko diona (matematiken ikasketan esate baterako).
  • Eremu linguistikoari begira ikasle elebiduna ikasle elebakarra bainon emaitza hobeagoak lortzen ditu gainera bi hizkuntzatan.
  • Zenbat eta umea gazteagoa orduan eta jabekuntza errezagoa. Egunero familia elebidunetan  kausitzen dena. Umearen burmuina prest dago errepikaketa eta imitazio aktiboaren bitartez  ondoan hitze egiten diren hizkuntzak ikasteko. Era berean  bere ama hizkuntza ikasten du erraxki  esfortzurik gabe edozein I.K. duelarik. Hitz bakar batean umea gai da bere ama hizkuntza ikasteko eta bertze batzuk.

Umea estrategia orokorra eta jitezkoa  martxan jartzen du  hizkuntza sinplifikatzeko eta hartzea errazteko,  akatsak  sortzen ditu ,  poliki poliki naturalki desagertzen joango direnak. Hartze estrategia hau  umea gaztea delarik operatiboa da.  6 edo 7 urteko ume batek bigarren hizkuntza bat ikasten hasten denean urrezko denbora galdu egin dugu.

Stéphan Borel soziolinguistaren azalpenak

Ikas-Bik 2013. urtean  gonbidatua, Stéphane Borel soziolinguista, Genobako Unibertsitateko Ikerlaria Tardets, Maulen eta Lahonce-en hainbat hitzaldi aurrera eraman zituen. Hona  hemen Journal du Pays Basque egunkarian  erakaskuntza elebidunari frantsez – euskara  eta euskararen ikasketari buruz dioena.

Zer da hizkuntzen arteko hunkitzea nozioa eta zer ematen dio elebitasunari buruzko ikerketari?

Eskolarteko edo senitarteko elebitasunari buruz hitz egin nahi badugu, hizkuntzen arteko hunkitze nozioa honako oinarritik hastera bideratzen  gaitu: bada hizkuntz bat zeinen horren   gainean bigarrena erikiko dugun. Kontaktua  hizkuntzen artean dagoen erlazioa azpimarratzen du: Bertze era batera erranda hizkuntzak ez dira elkarrengandik independenteki ikasten. Biak elkar bizi dira.

Erran behar da kontaktu nozio honen gainean badirela hainbat kondaira eta aurrez jasotako ideiak. Esate baterako, euskal hiztun batek euskaraz hitzegiterako orduan  “eh be”, “bon” erraten baldin badu frantses erdarakada bat dagoela diogu: hunkitze baten aurrean gaude. Moeta honetako hunkitzeak era negatiboan jasotzen izaten dira batez ere erakaskuntza sistemaren normatiban finkatzen duten aktoreengandik.

Bainan, elebitasun didaktikoaren ikuspuntutik, hunkitzea gauza naturala bezela hautematen da bi hizkuntzei jan ematen diena. Gainera hunkitzea “didaktizatu” daiteke umearen irakskuntzarako   lagungarri izan daitekeen  lanabesa bihurtuz.

Murgiltze sisteman (Ikastolan) eta oren parekotasun sisteman (Ikas-Bi) , umeak erakaskuntza euskaraz jasotzen du ez euskal hizkuntzarena soilik. Elebitasunaren arrakasta hizkuntzan egiten diren erkaskuntzetan, euskara  occitaniera, bretoia edo beste hizkuntza batean. Eskolaren hizkuntza naturalki erabiltzen da komunikatzerakoan.

Zeintzuk dira erakaskuntza elebidunaren abantailak umearentzat?

“Erakaskuntza elebiduna,  bigarren hizkuntza batean disziplina ez linguistikoak erakustean                   oinarritzen da. Honek jakintza  linguistiko eta diziplinako jakintzen arteko integrazio era bat bideratzen du. Momentu horretan  zeharkako gaitasunak martxan jartzen dira , non hizkuntzen arteko hunkitzeak didaktizatuak izan daitezkeen matematiketako, biologiako kontzeptuak argitzeko.

Bertze hitzetan, disziplina aitzaki bihurtzen da hizkuntzak praktikan jartzeko zeintzuk kontzeptuak argitu egiten dituzten bere bereiztasunak kontuan izanda hizkuntza bakoitza unibertsoa bere eran zatitzen  bait du”.