Author: admin

Irakaskuntza elebidunaren 30-garen urtebetetzea ospatu dute Saran

Irakaskuntza elebidunaren 30-garen urtebetetzea ospatu dute Saran

1983-ko apirilean ideki zen lehengo gela elebiduna sare publikoan, Saran hain zuzen. Hauxe izan zen Frantzia osoan ideki aurreneko gela elebiduna. Ordutik gaur arte, Ikas-Bi eta hainbat gurasoen eta irakasleen lanari esker, irakaskuntza elebiduna zabaldu da. Joan den ekainaren 16an, Saran, euskararen irakaskuntza ospatu zuten « Euskara denena, Euskara denentzat » lemapean. Irudiak.

30 urte eskola publikoan

30 urte eskola publikoan

Ikas-Bi-k landutako « Irakaskuntza elebidunaren egoerari buruzko txostena » irakur dezakezue. Ikas-Bi-k eramandako lana eskoletako egoera konkreturik dator, baita ere burasoek eta irakasleek aipatutako hainbat kezkak bildu ondoren, eta azkenean Hezkunde Nazionalaren eta Euskararen erakunde publikoaren xifre eta estatista objetiboen arabera. Pdf dokumentua