Gure ekintzak

Erakaskuntza publiko elebiduna eta euskararen erabilera sustatzea eta defendatzea

Ikasbiren helburua da kalitatezko erakazkuntza elebiduna frantses-euskara sustatzea erakazkuntza publikoan, jende multo zabalago bati erakazkuntza moeta hau eskeiniz eskola publikoaren baloreen inguruan: dohakoa, laizitatea eta respetua.

barkoxe

Erakaskuntza elebiduna defendatzen dugu gazteen etorkizun indibidual eta kolektiboa garatzeko tresna baliagarria izanen delakoan hiritartasun eta elkar bizitzaren zerbitzupean.

Ikasbik euskararen erabilera eta garapena bultzatu nahi du Euska Herrian (Lapurdi, Baxe-Nafarroa, Xiberoa) proiektu ezberdinen eskutik.

Honetarakotz elkarteak honako ekintzak eramanen ditu:

Eskolen baitan eta babesle instituzionalen ondoan

Ikas-bik eskolen egunerokoan parte hartzen du ikasle buraso ordezkarien eskutik eskolen administrazio kontseiluetan aukeratutakoak. Ikasbik Euskal Herriko eskola, kolejio eta lizeo publikoetako burasoei informatzen, laguntzen eta  beharrei erantzuten die.

Era berean Ikasbik hainbat instantzia ofizialetan parte hartzen du burasoen boza Hezkuntza Ministeriorat  eta bere partaidei eramanez, batzuetan ere justiziaren aurrean  ematen diren arau hausteen kontra borrokatzeko esate baterako irakasle euskaldunen  ordezkapenak irakasle frankofonoengatik.

Topaketak, gertaldi eta proiektu pedagogikoak

Euskararen praktika eta erakaskuntza elebiduna sustatzearen inguruan Ikasbik ohituki antolatzen ditu burasoen topaketak eta elebitasunean eta eleaniztasunean adituak diren psikolanguistekin konferentziak ere. Baita ere ludikoagoak diren ekintzak eskola elebidunen xaia bezalakoa.

Ikasbik Akitania-Euskadi Euroregioaren babesarekin mugaz gaindiko proiektu pedagogiko zabala eraiki eta abiatu du Emazu Eskua – Donne moi la main.

Eskola liburuen argitaratzea

Eskola liburuak “Euskaraz” ikasbik sortuak eta euskal  erakaskuntza atal orotan (publikoa, pribatu, ikastola-pribatuetan) erabiltzeen direnak.