Elebiduna eta ainitzeleduna bilakatu euskarari esker

011+2013ko martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran, Ikas-Bi-k irakaskuntza elebidunari buruzko zazpi mintzaldi antolatu ditu Baionan, Angelun, Urruñan, Lehuntzen, Ortzaitzen, Maulen, Herri hauetako Herriko Etxeen partaidetzarekin. Orotara 300 bat burasoek eta irakasleek parte hartu zuten. Bertze hainbat famili hunkituak izan dira informazio kanpaina zabal bidez.
Ikas-Bi- gomitatu zituenez : Stéphane Borel hizkuntzalaria, Geneba Unibertsitateko doktorea eta irakaslea ; Jean Duverger, Hezkunde Nazionaleko inspektore ohia eta inspektoreen formatzaile ohia, baita ere Kanpo Ministaritzaren ordezkaria frantsesaren erakaskuntzarako Espainian, Portugalen, Errumanian ; Gilbert Dalgalian, hizkuntzalari, doktorea eta hizkuntzen irakaskuntzaren aditua, bai elebitasun, bai ainitzeletasun sailetan.

Irakasleekiko tailera, Jean Duverger, Angelu 2013ko apirilean

Mintzaldia, Stéphane Borel eta Mixel Esteban, Maulen 2013ko martxoan