tailerak 2

tailerak 2

IZENAemanIKAS-BI-ri

Ikas-Bi 27 urte ditu. Ikas-Bi gaurko tresna – baita ere historikoa – da, euskararen garapenarako zerbitzu publikoan, frantsesa-euskara irakaskuntza elebidunaren bidez.

Bere helburua :
1 – Euskara-frantsesa elebitasuna sustatu, eta euskara baita ere euskal kultura sustatu irakaskuntza publikoan ; familiak informatu ; klase elebidun berriak bultzatu.
2 – Burasoen eta eskolen arteko lokarria da Ikas-Bi, euskararen erabilpena baliatzeko eta kalitatezko irakaskuntza elebiduna sostengatzeko, Hezkunde Nazionalaren baitan.
Elkartea burasoei, buraso ohiei, irakaslei, zein beste kidei idekia da.

Ikas-Bi-k eskola publikoko funtsezko baloreak defenditzen ditu, eskola deneri idekia egon dadin :
– eskola laiko bat, burasoak eta ikasleak errespetatzen dituena,
– hurbilko eskola bat, hirietako auzoetan eta baserri guneetan egon dadin,
– diferentzi sozialak, eta elbaritasuna kontutan hartzen den eskola bat,
– edozein aktibitatentzat, eskola kittorik izan dadin, euskaraz ere bai, eskoletako buraso elkarteei esker.