Euskal Eskola Publikoaren 25. Bestaren Egitaraua

Euskal Eskola Publikoaren 25. Bestaren  egitaraua aurkeztu dute gaur Hendaian Lurdes Imaz EHIGE-ko koordintzaileak, Thierry Delobel Ikas-biko presidenteak eta Fabianne Pabois Ikas-bi-ko ordezkariak.

Aurkezpena1

Hemen duzue bestaren egitaraua:

esku-orria

Egitaraua  PDFn

 

Posted in Non classé

Euskal Eskola Publikoaren 25. Jaia

Hendaian ospatuko du EHIGE-k Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2016ko ekainaren 5ean. Ikas-bi Ipar Euskal Herriko ikastetxe elebidunetako gurasoen elkartearen 30. urteurrenarekin kointzidituko du aurtengo Jaiak.

Euskal Eskola Publikoaren Jaia Iparraldean ospatuz, bultzada bat eman nahi diogu euskararen irakaskuntzari Iparraldean, zehazki euskararen irakaskuntzari sare publikoan. Izan ere eskola publikoa aukeratzen dute Iparraldeko familien %70ak eta horien herenak ikastetxe elebidunak.

Era berean eta urtero bezala, eskola publikoa hezkuntza-sistemaren ardatza izan behar dela aldarrikatu nahi dugu.

2

LELOA

“Emazu eskua” da aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren leloa. Lelo honen bidez irudikatu nahi dugu elkarri eskua eta elkarri Euskara emateak duen garrantzia gure hizkuntzaren etorkizunerako. Hori dela-eta Euskara Ipar eta Hegoaldeko ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikazio-tresna izatea nahi dugu ekainaren 5ean Hendaian.

“Emazu eskua” da ere Iparraldeko eta Hegoaldeko ikastetxe publikoetako ikasleak harremanetan jartzea helburu duen egitasmoaren izena.

IRUDIA

irudia

Leloari indarrik ez kentzeko, leloa bera da aurtengo Jaiaren irudia, horrela leloak berak dauka protagonismo osoa. Lauki sarean diseinatutako tipografia, Jairako bereziki sortua izan da. Existitzen ez den letra izanik, pertsonalitate eta originaltasuna ematen dio.

Kolore eta forma desberdinetako irudiek aberastu egiten dute leloa, euskaldunon aniztasuna irudikatuz.

 HENDAIA

Hainbat arrazoirengatik aukeratu dugu Hendaia aurtengo Jaia egiteko. Hendaian Euskara da Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko hizkuntza-zubia, mugaren bi aldeko euskaldunak bizi baitira bertan egunero frogatuz euskara dela komunikazio-hizkuntza. Hendaia, Sararekin batera, aitzindaria euskarazko irakaskuntzan sare publikoan.

Lehen hezkuntzako bost ikastetxe publiko daude Hendaian: Ville-Hiri barnea, Plage-Hondartza, Gare-Geltokia, Lizardi eta Joncaux. Hauetatik 4 ikastetxek eskaintzen dute Euskara-Frantsesa eredu elebiduna, 745 ikasle guztira.

Bigarren hezkuntzari dagokionez, Irandatz kolegioan 200 ikaslek ikasten dute eredu elebidunean.

Gaur egun, Hendaiako ikasleen erdiak euskarazko irakaskuntza jasotzen du, bai ikastetxe publikoetan eta baita ikastolan ere.

EUSKARAREN IRAKASKUNTZA IPARRALDEKO IKASTETXE PUBLIKOETAN

Iparraldeko ikastetxe publikoen erdia elebiduna da (102 ikastetxe). Guztira 6.350 ikaslek ikasten dute euskaraz: 5.200 ikaslek lehen hezkuntzan eta gainontzekoak bigarren hezkuntzan. Ikasle hauen gehiengoak eredu elebidunean ikasten du (12 ordu Euskaraz eta 12 ordu Frantsesez) eta sei ikastetxetan hasi dute murgiltze eredua euskaraz.

 IKAS-BIikas-bi_parents

Ikas-bi Iparraldeko irakaskuntza publikoko ikasle elebidunen guraso elkartea da. Duela 30 urte sortu zen eta 60 ikastetxetan du ordezkaritza. Hiru hamarkada hauetan Ikas-bi federazioak lan handia egin du eskola publikoa aukeratzen duten familiak euskarara erakartzen hainbat jardueren bidez: prestakuntza/sentsibilizazioa, irakasleek plazak exijitu, hezkuntza-materialak, barnetegia, eta abar.

“Emazu eskua da” egitasmo horietako baten izena, bere helburua da Iparraldeko eta Hegoaldeko ikastetxe publikoetako ikasleak harremanetan jartzea proiektu amankomun baten bitartez. Horretarako Europar Batasuneko www.etwinning.net plataforma digitala erabiltzen da.

Posted in Non classé

Emazu Eskua – Donne moi la main

DSCN7387 - copie

Proiektua

Erakaskuntza publikoaren ikasle elebidunen burasoen elkarteak eta euskarazko erakaskuntzaren alde diren IKAS-BI-k (Iparraldea) eta EHIGE-k, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (Euskal Autonomi Erkidegoa), mugaz-gaindiko eskolen arteko trukaketa pedagogikoak babesteko eta bultzatzeko « EMAZU ESKUA » programa garatzen dute. Programa hau, oinarrizko eta bigarren hezkuntzako irakasle-talde eta burasoen eskutik aurrera eraman da.

EMAZU ESKUA, existitzen diren buraso elkarteen sareen arteko konexioan oinarritzen da : EHIGE-k Baikara eta eskola Txikiak Gipuzkoan, BIGE Bizkaian eta Denon Eskola Araban batzen ditu ; IKAS-BI-k bestetik sekzio elebidunetako eskolen burasoen sare garrantzitsua sustatzen du.

Eskoletako, lizeoetako eta kolegioetako ikasleen arteko topaketa bat egitean oinarritzen da, komunikaziorako lana tresna amankomun baten bidez : euskara. Hau guztia komunikazio jarduerak eta ikuspuntu inter-disziplinarra dituzten jarduera pedagogikoak garatuz. 2013-2014 ikasturtean zehar experientziak eraman ziren zentzu honetan, Lapurdiko Getariako, Hasparneko, Zarautzeko, Ondarruako eta Donostiako eskolen artean.

EMAZU ESKUA, 2014-2015 ikasturterako, irakasleagoak egingo dituzten hezkuntza proiektu propioetan, oinarritzen da. Proiektu honek hainbat eskola bilduko ditu komunikazio digitalaren bidez. eTwinning [http://www.etwinning.net <http://www.etwinning.net/> ] eskolen arteko harremanak eratzeko Interneteko Europar plataformaren bitartez, baita irakasleen arteko harremanei esker eta eskolen arteko elkar-trukaketekin ikasleen desplazamenduekin batera.

Izenak emateko

Sinpleki, dosiera muntatu gabe, Ikas-Birekin harremanetan izaitez. Beharezkoa bada, garaio finantziamendu parte bat onartua, Ikas-Biren bidez.

Ikas-Bik eta EHIGE-k eskolen arteko lehen kontaktuetaz arduratzen da. Irakasleek proiektu pedagogikoa haren gain hartzen dute.

Akitania-Euskadi Euroregion sustengaturik. EEP-ri diru laguntza galdetzeko ahaltasunak, bere deialdiaren barne (heldu den urterako kasu honetan).

DSCN7353 - copie

 

aquitania_euskadie

Posted in Non classé

4,5 eguneko asteari buruzko informazio bilkura

semaine 4,5 jours

 

Ikas-Bi-k 4,5 eguneko asteari buruzko informazio bilkura antolatzen du, urtarrilaren 21ean asteartearekin, 19:00-tan, Baionako Polo auzoko MVC-ko gelan (28 Ursuia etorbidea). Bilkura eskola publikoetako ordezkarieri idekia da, baita ere eskoletako tokiko buraso elkarteen ordezkariei eta azken finean interesatuak diren burasoei. Bilkura honen kari, aste berriaren gorabeherak zehaztuko ditugu, tokian tokiz, erreformatik datorren haurrentzarako hezkuntza sistema berria, baita ere familietako punttu praktikoak. Honen karietarat, bertze hainbat punttu aipatuko dugu, hala nola euskarazko irakasleen ordezkapenaren egoera, eskola elebidunetako frantses edota euskarazko lanpostuen beharrak helduden sartzerako

Posted in Non classé

Azken orduan trikotatutako eskola sartze elebiduna

ikas-bi - fcpe

Nahiz eta, Ikasbik eta eskoletako delegatuak ekainaren 6 an Dasen-ari bidalitako giza baliabideen egoera eta ekaina amaieran IEN eta zuzendarien probisionalak, eskola sartzerako baliabideak eskola elebidun askotan ez dira aurreikusitakoak izan. Egoera honek azken orduko trikotaia dakar, anitz eskoletan lanpostu galketa berri batekin. Ikusi gabeko egoera eskola sartze baterako. Ikasbi et FCPE-k irailaren 10ean Baionan salatzen zuten egoera.

Problematika anitza. Eskola elebidunetan mobilizatutako burasoen adierazgarri (mobilizaketak, faktura, zinegotzien aurrean egindako ekintzak etab.):

Gehiegizko ikasle kopurua duten eskolak: euskarazko 0,5 postu Baionako Jules-Ferryn; frantseseko 0,5 postu eta euskarako 0,5 postu Azkainen.
Lanpostu galketa berriak: Urruñan euskarazko -0,5 postu eta frantseseko -0,5. Arbonan frantseseko -0,5 postu.
Maila anitzeko eskolak non muga pasatzeak ahantzi diren: Barkoxe euskarazko 1/4 eskatzen du, Ustaritze Arrauntz euskarazko 0,5 eskatzen du, Miarritze Paul-Bert euskarazko 0,5 eskatzen du; RPI Arrosa-Osses euskarazko 0,5 eskatzen du.
Garapen elebiduna blokeatua duten eskola eta kolegioak:Miarritzeko Thermes-Salins eta Hiriburuko Aturri kolegioa.

Posted in Non classé