Elebitasuna

Nola funtionatzen  du erakaskuntza elebiduna eskola publikoan

Euskal herriko eskola publikoetan jarraitzen den  erakaskuntza elebiduna honako printzipioetan oinarritua dago: programa ofizialen errespetua, hizkuntzen parekotasuna eta “irakasle bat = hizkuntza bat” printzipioan.

 

Benetako abantaila umearen eskolatzerako

Psikolinguista eta pedagogo anitzek goraki erraten dute erakaskuntza elebiduna benetako abantaila dela umearendako, eskolatze osoan baliagarri izango zaiona baita bere osaketa pertsonalean ere.

 

Maskarada

Maskarada

Ikerketak eta ikasleek lortutako emaitzak baieztatzen dute: ebaluazio nazionaletan ikasle elebidunek CE2 eta 6.  matematika eta frantsesean lortutako emaitzak batazbesteko nazionala baino askoz handiagoak dira.

Emaitza oso onak  ere kolegioen Brebetan non ikasle gehienek  Histori/Geografia aproba euskaraz egitea aukeratzen duten (jatorria: Hezkuntza Nazionala).

Erakaskuntzaren antolaketa ordutegien parekotasuna mantenduz

Eskola publiko gehienek ordutegien parekotasuna  errespetatzen dute hau da 12 oren astero euskaraz eta  12 oren frantseses.

Antolaketa egun osoz edo egun-erdiz izan daiteke

Egun-erdia: Astelehen goiza euskaraz eta eguerdia frantseses, asteartean aldaketa goizez frantsesa eguerdia euskaraz. Azteazkenak txandakatzen dira bi astero edo epe luzeago batekin.

Egun-osoa:  Irakasleen mugikortasuna ahalbidetzeko, irakasle bat eskola batean baino gehiagotan erakatsi dezan antolaketa mota hau geroz eta ohikoa bihurtzen ari da. Honela adibidez ikasleek astelehenean eta ostegunean euskaraz jasotzen dituzte klaseak eta astearte eta ostiraletan frantseses , azteazkena txandakatzen delarik.

Ama eskolan eta lehen mailako eskolan

Sekzio elebidunean inskribatzen den umea euskara ikasten du, eskolako ekintzak euskaraz eginez. Emeki umeak euskara ulertzen hasten da gero hitzak ikasten eta erraten hasten da bukaeran esaldi osoak errango ditu. Era berean frantsesa ikasten eta idazten jarraitzen du.

 Kolegioan eta lizeoan

Erakaskuntzaren jarraipena ikasleari elebidun izatea ahalbidetzen dio euskararen ezagutza maila handituz eta Europa eta munduari ateak zabalduz eleaniztasuna erraztuz. Erakaskuntza hau kontuan hartzen da azterketa nazionaletan kolegioen brebetan eta Lizoen BAC-etan.

Murgiltzea ama eskolan : geroz eta proiektu gehiago

Lehen mailako eskolan hasi baino lehen umeen gaitasunak handitzeko asmoz  irakasle taldeek murgiltze baliabideak  martxan jarri dituzte euskararen erabilera denbora igotzeko, ama eskolen lehendabiziko zikloan.

“Euskara Indartua” 2008. urtean jaio ziren lehendabiziko sekzioa indartuak (3/4ak euskaraz 1/4 bat frantseses)  Donibane Garaziko eta Azkaineko ama eskoletan. Emaitzak oso onak izan dira euskararen aldetik baita frantsesaren aldetik ere.

Ondoren beste eskola batzuk honako ahutua egin dute,  mail ertain eta txikitan euskaraz solik klaseak ematen dira eta maila handian orenen parekotasuna mantentzen da: Biarritz Alsace, Getaria, Arbona, Donibane Loitzune urdazuri..

 

Erakaskuntza elebiduna eta bere funztionamenduari buruzko informazio gehiago nahi ezkero:

  • EEP www.mintzaira.fr  web gunean.  Euskara – Irakaskuntza elebiduna atalean.