Erakaskuntza publiko elebiduna eta euskararen erabilera sustatzea eta defendatzea
Ikasbiren helburua da kalitatezko erakazkuntza elebiduna frantses-euskara sustatzea erakazkuntza publikoan, jende multo zabalago bati erakazkuntza moeta hau eskeiniz eskola publikoaren baloreen inguruan: dohakoa, laizitatea eta respetua.
Erakaskuntza elebiduna defendatzen dugu gazteen etorkizun indibidual eta kolektiboa garatzeko tresna baliagarria izanen delakoan hiritartasun eta elkar bizitzaren zerbitzupean.
Ikasbik euskararen erabilera eta garapena bultzatu nahi du Euska Herrian (Lapurdi, Baxe-Nafarroa, Xiberoa) proiektu ezberdinen eskutik.
Honetarakotz elkarteak honako ekintzak eramanen ditu:
Eskolen baitan eta babesle instituzionalen ondoan
Ikas-bik eskolen egunerokoan parte hartzen du ikasle buraso ordezkarien eskutik eskolen administrazio kontseiluetan aukeratutakoak. Ikasbik Euskal Herriko eskola, kolejio eta lizeo publikoetako burasoei informatzen, laguntzen eta beharrei erantzuten die.
Era berean Ikasbik hainbat instantzia ofizialetan parte hartzen du burasoen boza Hezkuntza Ministeriorat eta bere partaidei eramanez, batzuetan ere justiziaren aurrean ematen diren arau hausteen kontra borrokatzeko esate baterako irakasle euskaldunen ordezkapenak irakasle frankofonoengatik.
Topaketak, gertaldi eta proiektu pedagogikoak
Euskararen praktika eta erakaskuntza elebiduna sustatzearen inguruan Ikasbik ohituki antolatzen ditu burasoen topaketak eta elebitasunean eta eleaniztasunean adituak diren psikolanguistekin konferentziak ere. Baita ere ludikoagoak diren ekintzak eskola elebidunen xaia bezalakoa.
Ikasbik Akitania-Euskadi Euroregioaren babesarekin mugaz gaindiko proiektu pedagogiko zabala eraiki eta abiatu du Emazu Eskua – Donne moi la main.
Eskola liburuen argitaratzea
Eskola liburuak “Euskaraz” ikasbik sortuak eta euskal erakaskuntza atal orotan (publikoa, pribatu, ikastola-pribatuetan) erabiltzeen direnak.