Elebitasun goiztiarra eta euskararen erabilera sustatzea
Erakaskuntza elebiduna sustatu nairik Ikasbik honako ekintza hauek aurrera eramaten ditu:
- Burasoentzako informazio bileren antolaketa, psikolinguistekin eta pedagogoekin topaketak edo konferentziak, bainan baita ere Xaiak eskola elebidunen xaia.
- Elebitasuna sustatzeko nahiean elkarteak hainbat proiektu bultzatzen ditu euskararen erabilera sustatzeko eskola barrukoak (mugaz gaindiko trukaketak) edo kanpokoak.
- Dokumentuen argitalpena, plaketa edo gidak, multimedia tresnak eta ikasliburuen argitalpena.
Elebitasunari buruzko konferentzi eta topaketak
Erakaskuntza elebidunari buruz egiten diren ohiko galderei erantzun nahiez. Ikas-bik aldika antolatzen ditu burasoentzako bilerak, konferentizak edo pedagogo eta psikolinguistekin topaketak.
Xaiak
Euskara ikastea eta euskaraz bizitzea plazerra delako Ikas-bik hainbat Xai antolatzen ditu ikasleak, irakasleak eta burasoak elkartzen ditu. Honela 2013. urtean elkarteak Saran eskola publiko elebidunaren 30. urteurrena ospatzeko sekulako Xaia antolatu zuen bisitari anitz erakartuz giro alai eta festatsuan.
Proiektu pedagogikoen garapena eta babesa
Kontuan izanda ikasle elebidunen ingurua erdalduna dela, elkarteak klasetik at euskara erabil ahal izateko proiektuak bultzatzen ditu edo mugazgaindiko elkartrukaketen bitartez.