Erakaskuntza publiko elebidunaren defentza

Zerbitzu publikoan erakaskuntza elebiduna frantsesa – euskara defendatzeko eguneroko ikuskaritza lana eta mobilizazioa eskatzen du. Burasoen atxikimendu handia bada ere Hezkuntza Nazionalak erakaskuntza honen garapena ahuldu egiten du   bere baliabide konstanteko politikaren menpean.

Eskoletako buraso delegatuek zein  Ikasbi-ko kideek,  burasoen boza eramate dute erakunde  ezberdinetarat erakaskuntza arrakastatsu honen kalitatea bermatzeko.

 

Photo accueil site

Eskolen baitan

Ikasbiko burasoen delegatuek, eskoletako kontseiluetan eta hautatuak izan diren ikastetxeen administrazio kontseiluetan buraso guztiak informatu, ordezkatu eta defenditzen dituzte.

Funtzio honen baitan informazioa zabaltzen dute, irakasleekin harremanetan jartzen dira eta erakaskuntza elebidunaren funzionamendu egokiaz arduratzen dira (orenen paritatea edo inmertsioa, erakatsitako ikasgaiak, irakasle eza).

Alerta rola jokatzen dute eskolen baitan arazaoak agertzen direnean, elkarteak bere partaiden aurrean soluzioak aurkitzeko, batez ere eskola mapa berriak martxan jartzen direnean.

 

Gaur egun euskal herriak 102 ikastetxe elebidun publiko ditu, hau da  eskolen erdiak elebidunak dira.

Partaide instituzionalen bitartez

Hezkuntza Nazionalal Ikasbiren lana adierazgarri bezela kontsideratzen du,Ikas-Bik Hezkuntza Nazionalaren batzorde  departamentalan parte hartzen du Pau-n baita Tokiko Hizkuntzen Batzorde Akademikoan Bordeleko errektoreordetzan.

Euskararen Erakunde Publikoaren lankide hitzarmendua, Ikasbik euskararen erakazkuntza eta euskararen  garapena sutatzeko interes publikoko taldean aktiboki parte hartzen du.

Elkarteak ere FLAREPeko “Fédération des langues régionales de l’enseignement public en France et Outre-mer” partaidea da FLAREPEk maila nazionalean parte hartzen du tokiko hizkuntzen erakaskuntza defendatzeko.

Mugazgaindiko esparruan Ikasbi EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gureasoen Elkarteko kidea da.

2013an onarpen ofiziala

FLAREPek eramandako ekintzari esker, 2013ko ekainean euskal herrian orain dela 30 urte jaiotako erakaskuntza elebiduna lehendabizikotz onartua izaten da lege textu historiko batean, “Loi pour la refondation de l’école de la République” amaiera emanez zirkularren bitartez jarraitzen zen praktikari.guidelanguesregionales-1

Legearen 40. artikuloak tokiko hizkuntzen erakaskuntza arrakasta izateko gakoa dela onartzen du.

 

Lege honek erakaskuntza elebiduna frantseses eta tokiko hizkuntzan egiten dena indartzen du, honela legeak “tokiko hizkuntza eta eskualdeko kultura faboratu behar dela ” dio baita familiak informatu beharko direla eta frantses – tokiko hizkuntza ama eskolatik hasita sustatu behar direla. Eta dinamika guzti hau atzerriko hizkuntza ikasteko abanatilak emango dituelakoa.

 

Bainan oraindik bide luze bat ibiltzeko

Onarpen ofizialak ez ditu baliabideak bermatzen, eta gaur egungo aurrekontu  egoera arriskuan jartzen du frantses – euskara erakaskuntz publiko elebidunaren kalitatea. Arriskuan dauden lanpostuak, ezabatuak , irekierarik ez naiz eta eskaera gorantz dijoan,euskal irakasleen formakuntzarako baliabiderik ez eta euskal ikasleen ordezkaketen arazoa. Egoera benetan kezkagarria.