Irakaskuntza elebidunaren egoerari buruzko txostena, hura sortu eta 30 urte igaroak direlarik

Ikas-Bi 250313Ikas-Bi-k landutako « Irakaskuntza elebidunaren egoerari buruzko txostena » irakur dezakezue. Ikas-Bi-k eramandako lana eskoletako egoera konkreturik dator, baita ere burasoek eta irakasleek aipatutako hainbat kezkak bildu ondoren, eta azkenean Hezkunde Nazionalaren eta Euskararen erakunde publikoaren xifre eta estatista objetiboen arabera.
Txostenak zehaztutako egoerak neurri bereziak eskatzen ditu :
– Hezkunde Nazionalak gutxitzen duen ahaltasunak berikustekoak dira, irakaskuntza egoera hobetzeko, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat ;
– nola aurre egin, 2005 urtetik EEP-k eramandako hizkuntza politikaren porrota irakaskuntzan ;
– euskara transmititzeko aterabideak, irakaskuntzaren zerbitzu publikoari lehentasuna emanez : hain zuzen Euskal Herrian 10 ikasleetarik 7ak eskola publikoan daude.