Iragarkiak France Bleu Pays Basque – Euskadi Irratia – Euskal Telebista
Euskara Denena, Euskara Denentzat
1983-ko apirilean ideki zen aurreneko gela elebiduna Iparraldeko sare publikoan, Saran hain zuzen. Hauxe izan zen Frantzia osoan ireki aurreneko gela elebiduna.
Ordutik gaur arte, Ikas-Bi federazioaren eta hainbat gurasoren eta irakasleen lanari esker, 101 eskola elebidun daude gaur egun. Hauetan, 4891 ikaslek ikasten dute euskaraz lehen mailan (12 urtera arte) eta milako bat bigarren mailan.
Eguna ospatzeko eta indarrak emateko bai Ikas-Bi eta baita gurasoei ere, festa bat antolatuko dugu Saran ekainaren 16an. Iparraldeko eta Hegoaldeko guraso, irakasle eta ikasleak batu nahi ditugu bertan, elkar ezagutu, esperientziak partekatu, euskarari indarrak emateko asmoz, elkarri.
EGITARAUA, EKAINAREN 16-an IGANDEA
- 11.00 PUZGARRIAK (polikiroldegi ondoko plazan), TAILERRAK (frontoian)
- 11,30 HASIERA-EKITALDIA (Kalejiran eskolatik plazara eta Udaletxera) SARAKO ESKOLAREKIN, SARAKO ABESBATZAREKIN ETA B BAND TXARANGAREKIN
- 12,00-14,00 IKASTETXEEN ERAKUSTALDIA ETA SARAKO ABESBATZA,PLAZAKO KIOSKOAN
- 13,30 GOLOKA KALE ANTZERKIA (kaleetan zehar)
- 15,30 KANPANOLUE (frontoian)
- 16,30 B. BAND JAZZ TXARANGA (kaleetan zehar)
- 17,30 PATXI PEREZ TA KONPANIA DANTZATZEKO TALDEA, PLAZAN (Herriko plazan)