1986-2016: 30 urte borrokan eta ekintza aipagarriak eramez
Elkartearen jaiotza ezkeroztik 1986. urtean Ikasbi-ko bazkideak beraien engaiamendu eta sinestei ezker, erakaskuntza publiko elebiduna frantsesa-euskara garatzea eta sendotzea loru dute. Ikastexe ezberdinetan eramandoko eguneroko ekintzen bidez baita Hezkuntza Ministerioare aurrean bere bazkide instituzionalekin bat, bainan baita ere ekintza berritzaileen eta nabarmenen bidez hala nola eskola liburuen argitarapena euskaraz.
Euskararen erabilera sustatzeko ahaleginean elkarteak urte anitzetan milaka ume jaso ditu klase berdeetan bere aisialdi zentru elebidunean (2007 an hetsia diru laguntza ezagatik) baita (Nanai) aldizkaria argitaratuz, kolokioak antolatuz eta mugaz gaindiko elkartrukaketak bultzatuz baita eskola elebidunen jaia antolatuz.
Bazkide, eskoletako delagatu, 60 ikastetxe bainon gehiagotan eta tokiko boluntario anitzei esker Ikasbik, instantzia ofizialen arabera entzute handia du baita mobilizazio ahalmen handia bere dinamismo seriosari esker.
Gaur egun hastapenean bezala elkarteak bere borroka jarraitzen du erakaskuntza elebiduna eta euskararen erabilera sustatuko duren lanabes berrien bila, mugazgaindiko elkartrukaketak bezalakoak baita burasoei informatuz eta egunerokoan lagunduz..
Elkartearen eta hezkuntza publiko elebidunaren kronologia ttipia
1982
«Savary» zirkular ministerialak lehendabizikotz eskaintzen du erakaskuntza programaren zati bat tokiko hizkuntzetan jarraitzea euskaraz bretainieraz, korsikarraz, okzitanieraz edo alsaziarraz.
1983
1983ko apirilaren 18an Sarako eskolak lehendabiziko atal elebiduna frantsesa-euskara errezibitzen du. Garai honetan zenbait eskola publikotan asteko 3 oreneko euskara ikasgaia proposatzen zen.
1986
Erakaskuntza publiko elebiduna defendatzeko asmoz, ikasleen burasoek eta irakasleek elkarte bat eratzea erabakitzen dute: Ikasbiren jaiotza da.
1987
Ikasbiren eskutik, hainbat gune elebidun sortuak dira.
1991
Klase berde elebidunak euskaraz edo birlandatutako klaseak jasoko duen lehendabiziko bakantza tokia inauguratzen du Ikasbik Azkaraten, Donibane Saint-Jean-Pied-de-Port/Garazitik 2km-tara.
1992
“BAT,BI,HIRU” eskola liburuen argitalpena eskola publiko, pribatu eta ikastoletako umeentzat.
1994
Azterketak euskaraz egiteko debekua kentzen da! Ikasbik 1994. urtean lotzen du, nahi duten ikasleentzat, kolegioen brebetan historia eta geografiako aproba euskaraz egitea.
1995
1995eko zirkular ministerialak erakaskuntza elebidunaren esparrua definitzen du.
1996
1996ko ekaina ezkeroztik atal elebidunetako ikasleek ere Historia/Geografia azterketa euskaraz egin dezakete Bacan.
1996ko eskolasartzean 2000 aurrek jarraitzen dute erakaskuntza elebiduna frantsesa/euskara.
2000
Milan Preseeeko Tobogan aldizkariaren itzulpena. “Nanai” aldizkaria da 5 urtetik gorako umeentzat aproposena kiosko eta abonamendu bidez banatua.
2001
2001eko eskolasartzean , bi lege textuk erakaskuntza elebidunaren ofizialtasuna aldarrikatzen dute. Uztailaren 31an argitaratu zen erabaki eta dekretuak erakaskuntz ordu-parekidea alderdi juridikotik argitzen du eskola, kolegio, lizeo eta baita murgiltze sistemarentzat ere.
2005
EEP (Euskararen Erakunde Publiko ) interes publikoko elkargoaren sorrera, bere helburua euskararen aldeko hizkuntza politika publikoa eta hitzartua asmatzea, definitzea eta obratzea .
Urte berean, Ikasbik argitaratzen zuen aldizkaria “Nanai” 59500 ale guztira milaka umeek irakurria ateak ixten ditu finantzaketa arazoak direla eta.
2006
Batazbetes 1200 ume urtean jasotze zituen Azkarateko bakantza toki elebiduna 2006ko udan ateak ixten ditu dirulaguntza eza dela eta.
2007
Ikasbik deituak ,milaka buraso Baionan eta Donibane Garazin manifestatzen dira erakaskuntza elebiduna arriskuan jar lezakeen igarritako postuen itxiera zalatzeko.
2013
30 urteren buruan tokiko hizkuntzen erakaskuntza publiko elebiduna lege textu batean jastzen da, zirkularretan eta dekretuetan oinarritzen zen praktika hau ofizialduz. 2013ko ekainaren 6 ean “Loi de refondation de l’école de la Republique” legeak bere 27. bis artikuloan tokiko hizkuntzen erakaskuntza eskolaratze arrakastatsu baten zutabe dela onartzen du. Textu hau senatuak onetsi zuen maiatzaren 24 ean.
Ekainean Ikas-bik sekulako jaia antolatzen du Saran, erakaskuntza elebidunaren 30. urtebetetzea ospatzeko.
2015
2015eko eskolasartzean frantses/euskara erakaskuntza publiko elebidunak , 5200 ikasle jsaotzen ditu 102 ama eta lehen eskoletan eta mila ikasle bigarren hizkuntzan. Eskolen erdiek erakaskuntza elebiduna frantsesa/euskara eskaintzen dute.
2016
Ikasbik bere 30. urtebetetzea ospatzen du erakaskuntza elebiduna defenditzen jarraituz.