Estatuak onartutako ikastetxe elebidun publikoen burasoen elkarte gisa Ikasbi elkarte edo federazio anitzen bazkide edo kide da.
Ikasbi Euskal Herria ordezkatzen du “Fédération pour les Langues Régionales dans l’Enseignement Public” barnean 1987tik. Hezkuntza Nazionaleko Ministerioak finantzatzen duen elkarte honek tokiko hizkuntza sustatzen eta garatzen dituzten elkarteen gehiengoak batzen ditu.
Hezkuntza Ministerioak aldiro errezibitzen du, FLAREPen lanari esker 2013. urtean lortu egin zuen tokiko hizkuntzen erakaskuntzaren onarpena 2013ko “Loi de Refondation de l’école de la Republique” legean. Orain dela gutxi parte hartu zuen Kolejioaren erreforma lege proiektuan tokiko hizkuntzen aurkako arriskuak ekiditzeko.
Web gunea: www.flarep.com
Ikasbi Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko kidea da, Euskal Herriko ikasle buraso eta irakasleen federazioak euskal erkidego autonomoko ikasle burasoen elkarteak eta Nafarroako foru komunitateko elkarteak biltzen ditu.
Mugazgaindiko proiektu pedagogikoak garatzen batipat Ikasbirekin elkar lan egiten du baita erakaskuntza publikoaren xaiak antolatzen.
Web gunea: www.ehige.eus
Balio amankomunak: esokola publikoa, laizitatea, dohaitasuna eta tokiko hizkuntzen erakaskuntza elebiduna defendatzeko asmoz FCPE64 et Ikas-Bi elkartu dira.
2012ko eskolasartzea ezkeroztik FCPE eta Ikasbi ahal den neurrian zerrenda amankomunak proposatzen dituzte ikasle burasoen hauteskundeetarako ahalik eta indar gehien izateko ikastetxe eta lurraldeko instantzia akademikoetan.
web gunea: www.fcpe64.org
Euskararen Erakunde Publikoa (Office Public de la langue basque) Euskal Herriko erkidek 2004. urtean sortutako interes publikoko elkartea da. EEP sindikato batetan elkartzen ditu Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Nagusia , Akitaniako Kontseilu Nagusia eta estatua (Barne ministeriza, Kultura Ministeritza eta Hezkuntza Ministerioa) bere zeregina da euskararen politika linguistikoa definitzea eta martxan jartzea.
Hiztunen kopurua handitzeko ahaleginean belaunaldi berriei euskara erakastea da EEPren eginkizunik garrantzitzuena. Ikasbik bere sarea eta jatikea ematen dio EEPri kontsulta komite baten bidez.
web gunea: www.mintzaira.fr
Ikasbi Euskal Kultur Erakundearen kide da, bere helburua euskararen garapena bultzatzea eta hedatzea da.EKE 1990. urtea sotua izan zen euskal kultura eta hizkuntzari atsikitutako elkarte ezberdinengandik eta estatuaren, Akitaniako Kontseilu Erregionalaren, Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren, eta Sindikatu intercomunalaren babes instituzionala jaso zuena.
Bere misioak:
- Erabakitzaile instituzionalak laguntzea politika kultural publikoa definitzeko orduan.
- Euskal hodare kulturala zaintzea eta gorestea.
- Euskal kultura komunikabide berrietatik barreiatzea.
- Kultura egileak langundu formakuntza, sorkuntzan eta difusio domeinutan.
Web gunea: www.eke.eus
2011. urtean sortua Akitania Euskadi, Lurrande Kooperazio Talde Europearra da (CEGT). Azken 20 urteetan bi erregioek egin duten elkarlanen emaitza da, bere helburua mugazgaindiko proiektuak garatzea da era global eta zeharkakoan, bi erregioen ikuspena Europear antzetokian handitzeko. Euroregioak europako fondoak jasotzen ditu eta marko honetan inskribatutako proiektuen garapenaz arduratzen da.
Hezkuntzaren eta heziketaren garapena diploma bikoitzen bitartez, ikasle eta irakasleen mugikortasuna dira lehentasun haundiena duten helburuak eta honetarakotz urtero proiektu deialdi bat egiten du. Honela “Emazu eskua” mugazgaindiko eskolen trukaketa programa finantzatzen du.